XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EAEko industri prezioak % 1,3 igo ziren iaz

GASTEIZ

EAEko industri prezioen indizea % 1,3 igo zen 1992an, Eustatek egindako inkestak adierazi duenez.

Datu horiek ikusita, esan daiteke industri ondasunek urte osoan zehar goranzko joerari eutsi diotela, euskal estatistika erakundearen arabera.

Industri prezioen moteltzea 1990ean hasi zen eta horren arrazoien artean aipatu daiteke, besteak beste, Gobernu zentralak inflazioa gelditzeko martxan jarri duen diru politika murriztailea, nazioarteko merkatuetan lehengaien prezioek izandako beherakada eta, industriak bizi duen atzeraldiaren ondorioz, zenbait sektoretan gertatzen ari den prezioen arteko konpetentzia.